XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harez gero gizakiaren jatorria finkatu nahirik espekulaziotan aritu zen.

Honela zioen Darwinek:

Munduko lurralde zabal guztietan, ugaztun biziek lurralde horietan garai batean suntsitutako espezieekin lotura estuak dituzte.

Litekeena da, beraz, Afrikan aspaldi gaur egun ez dauden antropoideak bizi izatea.

Gorila eta txinpantzeen ahaide hurbil izango ziren, eta gerta zitekeen gure antzinako arbasoak Afrikako kontinentean beste inon baino gehiago bizi izatea.

Lerro hauek idatzi eta mende bat baino gehiago igaro ondoren, oro har zientzilari handi haren hipotesi ausartak baieztatzen ari direla dirudi.

FOSILEK ETA MOLEKULEK EBOLUZIOAREN HISTORIA DESKRIBATZEN DIGUTE

Historian zehar gizakiaren eboluzio-zuhaitzaz gehien aritu den zientzia paleoantropologia izan da, hau da, giza fosilak azaleratu, berreraiki eta datatzeaz diharduen zientzia.

Garezur, hezur, hortz eta abarren zati txikietatik abiatuz, paleoantropologiak orain dela urte gutxirarte gizakiak batere ezagutzen ez zuen mundua aurkitu du.

Biokimika eta beste zientzia batzuen laguntzaz, paleoantropologia gaur egungo gizakia seguru asko eboluzio-prozesu luze baten azken maila izan dela frogatzeko gauza izan da.

Eboluzioaren iturria, agian lehenbiziko tximino-formak izango ziren.

Gizakiak eta antropomorfoak enbor beretik sortuak izateaz Darwin eta Huxleyk zuten ideia, zientzilariek onartu egin zuten, baina kontrako jarrerak ere izan ziren.